Film Sozialak Zinemaldia 2019

  • 11/10/2019 |
  • Faustin

Gure artean dugu beste behin ere Film Sozialen Nazioarteko Jaialdia. 2019ko edizio honetan gure institutua, Erreka Mariko gunean, berriz izango da egoitza antolakuntzak aukeratutako filmetako batzuk ikusteko. Hartarako Bilboko Hizkuntza Eskolaren lankidetza izango dugu, bertako areto nagusian izango baitira proiekzioak.

 

Urriaren 14tik 18ra, goizeko 10:00etatik 11:00etara, Erreka Mariko ikasle eta irakasleok egunero zenbait laburmetraia ikusteko aukera izango dugu eta, botazioz, Balioetan Oinarritutako Hezkuntzaren Sariaren irabazlea hautatuko dugu egoitza izango diren beste ikastetxe batzuetako ikasle eta irakasleekin batera.

 

Zine soziala eta balore sozialak sustatzea da gure asmoa Jaialdi honetan parte hartuz.

 

Erdu! Ateak zabalik ditugu zu zeu ere ikusle izan zaitezen eta. Gomita guztiontzat da, bai ikasle, bai irakasle, bai zuen, lagun, senide zein ezagunentzat. Baina, adi, sasoiz etorri, ze 10:00ak puntuan amatatuko ditugu argiak ikusgai izango ditugun filmetako irudi zoragarri eta egoera kilikagarriekin gozatzen, sentitzen, emozionatzen eta kontzientzia hartzen hasteko.

 

Jaialdiaren 1. promoa


Actualidad

Noticias

La mejor forma de estar enterado de las noticias relevantes del Insituto Elorrieta - Erreka Mari. Vista esta sección y, además de las últimas noticias publicadas, podrás acceder a la hemeroteca del Centro mediante un buscador.

Gure Special Days

Queremos ofreceros distintas propuestas para que utilices los fines de semana.